<II 47>
eta bere Korpitz Saintia sakramentü izateko eman.
G. Jesüs jauna noiz jüdier eskietara eman zaien?
I. Ostegün gaian Jüdas jiten zela haren Korpitz Saintiaren errezebitzetik, Olibetako baratziala, ohorez egiten den bezala, Jesüsi pot bat egin zerion, honen zeñharatzeko bereki eroan zütian soldadoer, amorekatik hura hartürik esteka lezen hala egin zien bezala.
G. Jesüs-Kristek gai hartan zer soferitü zian?
I. Gaizki egile bat bezala eroan zien Anna, eta Kaifaren aitziniala, zoin baitziren apezen gehienak: Jondane Petirik hiruretan ükhatü zian etziala hura ezagützen: haren diszipüliak ihesi joan ziren, eta gai orotan soldadoen mertxedian ützirik, hoiek bere ahalaz mesperetxatü zien, haren izen saintia arnegatü, hura xuflestatü, eta harez erri hanitz egin.
G. Ostiralian zer heltü zen?