Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/223

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''14. igantian. Hamabigarren kapitülia.''' Erramü igantian erran behar da Aste Saintüko. G. Nola deitzen da daigün astia? I. Aste saintia, eta Penazkoa. G. Zerg...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:09, 7 urtarrila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<II 46>

14. igantian. Hamabigarren kapitülia.


Erramü igantian erran behar da Aste Saintüko.


G. Nola deitzen da daigün astia?

I. Aste saintia, eta Penazkoa.

G. Zergatik hala daritzo?

I. Hontan Jesüs Jaunak gure arrerostiaren misterio handia egin, eta lan handiak egari dütialakoz.

G. Astizkenian zer heltü da?

I. Egün hortan gure salbazalia hogei eta hamar dineren Jüdas bere diszipüliak jüdier saldü zerien.

G. Ostegünian zer egin izan zen?

I. Gure Salbazaliak ülhünzian bere apostolier hoñak ükhüzi zeritzen,