Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/146

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: emaiteko, zoin besta hartan jaitsi baitzen apostolietara süzko mihi eli baten anzo; eta ordian Jinkoa othoitzen dügü, bere Espiritü Saintiaren berthütia hur saintü h...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:43, 14 abendua 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 145>

emaiteko, zoin besta hartan jaitsi baitzen apostolietara süzko mihi eli baten anzo; eta ordian Jinkoa othoitzen dügü, bere Espiritü Saintiaren berthütia hur saintü hetara isur dezan, batheiatüren direner bizitze berri baten emaiteko.

G. Zergatik hilen ehorztian egiten dira othoitziak, obra honak, eta beste zeremoniak?

I. Tortxo argi, hurtzen direnek; intxensü khetan doenak; zeñü danga airian eranzünik galzen direnek, mündüko bizitzia labür, ezdeus, eta ürüpen bat dela erakusten die; baita orano kristiek dien fedia eta esparantxa, bizitze hontan bere berthüten ürrin honbat emanik, gloriaren argia ikhusiren diela; korpitza hilik ere arima bethi bizi dela, khandera piztia bezala; hur benedikatiaren hiler emaitiak Deebriak ohilzen dütü, gure othoitzetan nahaz ezkitzen; ohereskü eta mezako Sakrifizioek arima honak penetarik solthatzen, eta Jinkoaganatzen dütie.