Orri hau berrikusi gabe dago
<1 146>
19. igantian. Hogei eta hemeretzügarren kapitülia.
Andre Dana Mariaren debot izan beharraz, eta arrosarioaz.
G. Jinkoaren graziaren ükheiteko, Birjina Saintaren debot izan behar dügia?
I. Bai: zeren Jesüs-Krist gure Jaunetik hiperdülie landan, hari beste saintü orori beno haboro zor baiteriogü. Konderetan gañen erran dügün bezala.
G. Zer zeñhare da Ama Birjinaren debot izatia?
I. Harentiar dena Jinkoaren haur egiazko dela; hartakoz gure behar orotan haurrak amagana bezala, hargana laster egin behar dügüla.