Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/143

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: I. Zeren nola gure aitzineko arima hon orok hautsa penitenziaren zeñharetan ekharri baitie bürian edo soñian, Jinkoaren parkamentiaren ardiesteko, eliza saintak hautsen...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:39, 14 abendua 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 142>

I. Zeren nola gure aitzineko arima hon orok hautsa penitenziaren zeñharetan ekharri baitie bürian edo soñian, Jinkoaren parkamentiaren ardiesteko, eliza saintak hautsen hartziaz erakatsi nahi derikü, Jinkoaren aitzinian bihotz beheratü bateki, bekhatore girela aithortü behar dügüla, eta ezagütü lürretik elkhirik gütienik uste dükegünian haustüren girela; hartakoz Jinkoareki baketzeko, gure ogenez bethi penitenzia egin dügüla behar.

G. Zergatik erramüz benedikatzen, eta eskiala emaiten dira erramiak prozesioniala joaitian?

I. Hala nola Jerüsalemeko jente honak Jesüs Jaunari, hiri hartara sartzian, aitziniala elkhirik ohorez, oliba ostoez bidiak edertü baitzeritzen, zeñharatzeko herioa eta deebria bere hilze eta pasione saintiaz goithüren zütiala, berhala elizak nahi dü erramiak debotki eskian, Aita bethierekoa othoi dezagün, arimaz eta korpitzez bere grazian bizi erazi gitzan;