Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/142

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 141>


I. Bai honek düda gabe gidatzen dü eliza, eta egia güziak erakasten deritzo.

G. Elizako gaiza benedikatü orok nontik hartzen dütie bere indarrak?

I. Jinkoaganik, zeren Jondane Paulek baitio, Kreatüra güziak santifikatzen direla Jinkoaren hitzaz eta othoitziaz.

G. Zergatik khanderaillüz benedikatzen dira khanderak?

I. Gure orhit eraziteko, 1. Andre dana Mariaren xahütarzünaz eta karitatiaz haren besta handi hontan, 2. Haren semiaren Jinkotarzünaz zoñek fede gabiak argitzen baitütü, 3. Nola bizi behar dügün, eta gure egitek besten mirail izan behar diela; merexitü ere Paradüsüko gloriaren argia, zointara sartzia gure arimaren espusak hitz eman baiterikü, edireiten bagütü hil orenian iratzarririk eta tortxo piztia eskian, erran nahi da obra honeki.

G. Zergatik Hauztez emaiten zaikü hauts benedikatia?