Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/101

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: I. Haren ützültzeko ahal dezanian, gütiena gogo hartü behar dü, eta hara helzeko bildü zerbait egünkal. G. Nori bühürtü behar da? I. Ebats zaionari ezagütü b...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:20, 26 azaroa 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 100>

I. Haren ützültzeko ahal dezanian, gütiena gogo hartü behar dü, eta hara helzeko bildü zerbait egünkal.

G. Nori bühürtü behar da?

I. Ebats zaionari ezagütü bada, edo haren ageri diren züzen düner, bestela gaizaren bürzagiarentako eman amoinatan, edo harentako Jinkoari othoitz eragiteko.

G. Noiz bühürtü behar da?

I. Ahalik sarriena, ahalaz ere kofesatü beno lehen.

G. Nork hausten die manü haur?

I. 1. Besteren hona züzen gabe, eta hark nahi gabe hartzen dienek.

2. Berhala hura gordatzen, edo bortxatzen dienek.

3. Edirena bühürtü eztienek; elizatik, edo merkhatütik erran eraziten eztienek, haren bürzagiaren ager eraziteko.

4. Lükhürariek.

5. Izari xipiegiz, gaistoa honaren, edo kharioegi gaizak salzen dütienek, eta güthün falsü egilek.