<1 83>
G. Erradazü zeri gogoatü behar dügün Jinkoaren manü bat bederatan?
I. Jakin behar da manü batziek erraiten derikiela, zer egin behar dügün; eta bestek zer etzaikün sori.
G. Zonbat parte dadüzka Jinkoaren lehen maniak?
I. Biga: lehenian Jinkoak ezagüt eraziten derikü, bera dela gure egiazko Jauna, gük adoratü, zerbütxatü, eta Jinkoatan, bestiak oro ützirik, edüki behar dügüna. Bigarren partian manatzen gütü eztagigüla idolarik, nozpaiko paganoek, eta orano haien goitia zonbaitek bezala.
G. Nolako ziren idolak, eta zer sinheste zien hetan?
I. Imajina eli bat, erran nahi da gizon, eta emazte bere artian baliotako ükhen zütienen üdüriak ürhez, zilharrez, zurez, harriz eta hanitz beste gaizaz; zoin erhoki eta ütsütüki Jinko edükiten eta adoratzen baitzütien, eta zoñen ahoetarik minzo baitzaitzen Deebriak. Adoratzen