Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/85

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 84>

ere zien ekhia, argizagia, beste izar eli bat; laur elementiak süia, airia, hura, eta lürra. Orano berak aberetürik hanitz abere künteren üdüriak adoratzen zütien, Ejiptako erresüman Apis idi belzaren üdüria bezala.

G. Paradüsüko saintien imajinen Elizan edükitia, eta hen aitzinian belharikatzia othoitzen egiteko, lehen manü honen kontre deia?

I. Ez segür: zeren kristiek badakigü Imajina hoiek oihalez, zurez, edo harriz direla, eta hek berek eztiela bere baithan berthüterik ez indarrik, guri honki egiteko: bena nola saintü egiazkoez orhit eraziten, eta iratzartzen baikütie, haien honkiginer jarraikitera, hen üdüriak ohoratzen dütügü, zoin ohore saintietara baitaroagü.

G. Jinkoak eztianaz geroz korpitzik, nola Trinitateko hirur personen üdüria egin ditake?

I. Eztirogü Jinkoaren izatia berartan gure korpitzeko begiez ikhus,