Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/75

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: G. Erier eman behar zaieia Korpitz Saintia eta hura hetara lagüntü? I. Bai haien errekeitariek ordü honez eman erazi behar derie, hen arimaren eta korpitzaren hazkür...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:10, 17 azaroa 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 74>


G. Erier eman behar zaieia Korpitz Saintia eta hura hetara lagüntü?

I. Bai haien errekeitariek ordü honez eman erazi behar derie, hen arimaren eta korpitzaren hazkürre hobena denaz geroz: eta hari ohorez jarraikirik, eria Jinkoari gomendatü.

G. Mezan Ostia Saintiaren goratzian, zer erran behar da?

I. Adoratzen zütüt ümilki Jesüs-Krist ene Salbazaliaren korpitz sakratia; Maria Birjinaganik sorthia, eta kürütxian enegatik hil zirena; aragi bizia, arima saintia, Jinkotarzün osoa, eta ororen salbamentia, zure amorio handiaz othoi parka ene ogenak.

G. Apezak kalitza goratzian, zer erran behar düzü?

I. Adoratzen zütüt ümilki Jesüs-Krist ene Salbazaliaren odol preziatia; ene bekhatü ororen xahatzeko isuria ükhüz izadazü othoi ene arima, eta salba nezazü zure hontarzünaz.