Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/76

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 75>

24. igantian. Hamazazpigarren kapitülia.

Mezako Sakrifizioaz.

Luc.22.v.19. Hebr.5.v.1. Act.13.v.2.


G. Zer egiten düzü lehenik Jesüs-Kristen korpitzaz eta odolaz?

I. Meza saintian ohereskatzen zitizüt Jinko Aita bethierekoari, hen merexiez ene bekhatien parkamentiaren eta behar ororen ardiesteko.

G. Sakrifizio honzaz zer enthelegatzen düzü?

I. Jinkoaren handitarzünari altharian bere semiaz egiten zaion ohereskia, hari laketenik zaiona bezala.

G. Zergatik egiten da sakrifizio haur?

I. Jesüs-Kristek kürütxian berartzaz egin dianaren orhitzarretan, eta haren berthütiaren guri eretxekiteko.