Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/63

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Elizan, batheiatü behar dia? I. Ez: ordian aski da, eman dakitzon Krisma eta gañelako Elizaren zeremonia saintiak. G. Zergatik Elizan haur batheiatzen denak egüzaita,...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:53, 17 azaroa 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 62>

Elizan, batheiatü behar dia?

I. Ez: ordian aski da, eman dakitzon Krisma eta gañelako Elizaren zeremonia saintiak.

G. Zergatik Elizan haur batheiatzen denak egüzaita, eta egüzama behar dütü?

I. Erakusteko: hala nola bere aita eta ama natüralek korpitza eman baiterie, Jinkoak eman derion arima bekhatiak theiütürik, egüzaita amek batheiiaren graziaz xaha erazirik, Jesüs-Kristen legian ahalaz bizi eraziren diela, Jinkoari haur espiritüz berriz sorthiaren berme sartzen direla.

G. Berme espiritual haiek zonbat urthe behar die?

I. Egüzaitak hamalaur; eta egüzamak hamabi, biak onsa ikhasiak direlarik: gaztiagorik ere fedezko püntü gehienak eta othoitziak balin badakitze.

G. Zoin izen haurrari eman behar zaio?

I. Saintü batena mithilkoari, eta sainta