<1 62>
Elizan, batheiatü behar dia?
I. Ez: ordian aski da, eman dakitzon Krisma eta gañelako Elizaren zeremonia saintiak.
G. Zergatik Elizan haur batheiatzen denak egüzaita, eta egüzama behar dütü?
I. Erakusteko: hala nola bere aita eta ama natüralek korpitza eman baiterie, Jinkoak eman derion arima bekhatiak theiütürik, egüzaita amek batheiiaren graziaz xaha erazirik, Jesüs-Kristen legian ahalaz bizi eraziren diela, Jinkoari haur espiritüz berriz sorthiaren berme sartzen direla.
G. Berme espiritual haiek zonbat urthe behar die?
I. Egüzaitak hamalaur; eta egüzamak hamabi, biak onsa ikhasiak direlarik: gaztiagorik ere fedezko püntü gehienak eta othoitziak balin badakitze.
G. Zoin izen haurrari eman behar zaio?
I. Saintü batena mithilkoari, eta sainta