Orri hau berrikusi gabe dago
<1 58>
I. Laur: 1. hilzia, 2. jüjamentia, 3. ifernia, 4. Paradüsia.
G. Zer da hilzia?
I. Arimaren berheztia korpitzetik.
G. Zer da jüjamentia?
I. Azken bethiereko arresta, zoin Jinkoak emanen baitü jente honen althe, eta gaistoen kontre.
G. Zonbat jüjamentü gisa da?
I. Bigatako: bat bederarena, eta güziena.
G. Noiz date bat bederaren jüjamentia?
I. Hil bezain sarri.
G. Noiz date ororena?
I. Mündiaren ürhenzian.
G. Zer da ifernia?
I. Lürraren zolan sühalamaz bethe den presu bat, gaistuen bethikoz gaztigatzeko.
G. Zer da Paradüsia?
I. Zelian ohorez eta ditxa oroz bethe den lekhü bat, bethikoz jente perestien saristatzeko.