<1 57>
I. Sei: 1. Jinkoaren miserikordiaz etsitia, 2. obra honik gabe salbatü ustia, 3. egia dakianaren ükhatzia, 4. besteren hon espiritualaz bekhaitz izatia, 5. bekhatian ütsü eta gogor egoitia, 6. azkenekoz bekhatü mortalian hilzia penitentiarik egin gabe.
G. Zonbat dira Jinkoaren aitzinian mendekü oihüz daudian bekhatiak?
I. Laur: 1. aitzinetik gogoatürik egiten den heriotzia, 2. natüraren kontre egiten den aragizko bekhatia, 3. prauber gaizki egitia, 4. mithil, neskato, eta langiler bere sarien eta bekhülarien ükhatzia, edo bortxatzia.
G. Zonbat dira arimaren etsaiak?
I. Hirur: 1. Deebria, 2. aragia, 3. mündia zointarik handiena baita aragia; zeren Deebria eta mündia iraiz baititzakegü, bena ez aragia.
Laur ürhenbüriez.
G. Zonbat dira jentiaren ürhen büriak?