Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/315

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta bata bertzearen mienbro eta parte. Beraz, hunelatan elkhar onhetsi behar dugu, gorputzeko mienbroek eta partek elkhar onhesten duten bezala. Gorputzeko mienbroetan ez...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:32, 14 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<315>

eta bata bertzearen mienbro eta parte. Beraz, hunelatan elkhar onhetsi behar dugu, gorputzeko mienbroek eta partek elkhar onhesten duten bezala.

Gorputzeko mienbroetan ezta inbidiarik, eta ez mendekurik. Oinak zerbitzatzen du eskua, eta eskuak oina. Oinari behaztopatuagatik, eztio eskuak kolperik emaiten. Hortzek mihia autsikitzen dutenean, nork hargatik atheratzeintu hortzak? Begiak lekhu goragoan daude oinak baino; ordea, hargatik begiek ezertan dadutzate oinak, estimatzeintuzte, eztituzte arbuiatzen. Aitzitik, ahal dagiten guztia elkharri laguntzen zaitza, eta baldin egiten ezpazaitza, bere kaltetan faltatzen dute. Zeren baldin begiek argitzen ezpaderaueza oinei, oinak behaztopatuko dira, eta begiak iraziko. Sabelak jaten ezpadu, zangoak flakatuko dira, eta bai sabela bera ere ihartuko. Ez laguntzea, batbederak bere kaltetan egiten du. Eta, halatan, haur ikhusirik, guztiek elkhar dadukate, elkharri laguntzen zaitza, elkhar onhesten dute. Eta batak bertzeari zerbaitetan huts eginagatik, elkharri pairatzen eta barkhatzen diote. Hala bada, guk ere elkharri pairatu eta barkhatu behar diogu, eta amorio eduki, zeren gorputz bat, eta gorputz batetako mienbroak eta parteak baikara.