Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/316

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: § 1 210 Halaber, koleraren iraungitzeko on da zerbait lani lotzea, bertzetan pensatzea, gogoaren aldatzea. Hala erraiten dute egiten zuela Klimas zeritzan batek. kol...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:31, 14 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<316>

§ 1


210 Halaber, koleraren iraungitzeko on da zerbait lani lotzea, bertzetan pensatzea, gogoaren aldatzea. Hala erraiten dute egiten zuela Klimas zeritzan batek. koleraren eritasunaz ukitua sentitzen zenean, aldatzen zela bertze egitekotara, soinuz eta kantuz hasten zela eta, halatan, bere gaitza eta kolera ahantzten zeitzala, eta sosegatua gelditzen zela (AElianus).

Halaber, erremedio ona da koleraren gibelatzeko, konsideratzea zeurk ere anhitz huts eta falta egiten duzula, baina hargatik eztuzula zeure burua zehatzen, eta ez penatzen. Erremedio haur ukitu zuen Senekak, erran zuenean: Poterit non irasci, statim utique, si sibi tacitus ad singula, quibus offenditur, dixerit: "Haec et ipse commissi" (Senec. lib. De ira, cap. 28). Badagoke haserretu gabe bidegabeak errezibitzen dituena, baldin orduan berean erraiten badio ixilik bere baithan bere buruari: "Nik neronek ere egin nuen noizbait huneinbertze".

Eta badio San Gregoriok ere: Quasi aqua ignis extinguitur, cum, surgente furore animi, sua cuique ad mentem culpa revocatur. Quia erubescit peccatis non parcere, qui Deo vel proximo saepe se recolit parcenda peccase (Gregor. in Moral., li. 5). Ura suaz iraungitzen den bezala, iraungitzen da kolera