Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/309

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ''Koleraren iraungitzeko borzgarren erremedioa da konsideratzea zer moldez dagoen zure etsaia, haserre denean'' Kap. XXV 206 Koleraren iraungitzeko, etsaiaren kontra...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:34, 13 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<309>


Koleraren iraungitzeko borzgarren erremedioa da konsideratzea zer moldez dagoen zure etsaia, haserre denean

Kap. XXV

206 Koleraren iraungitzeko, etsaiaren kontra ez haserretzeko eta mendekatzetik ere gibelatzeko, erremedio ona da konsideratzea nola, zer moldez eta zer estatutan dagoen zure etsai hura, haserre denean, mendekatu nahiz koleratua, zutzaz gaizki erraiten duela dabilanean. Eta edirenen duzu (lehen ere aditzera eman den bezala) orduan zure etsai hura itsu dela, erho dela, zentzutik eta adimendutik kanpoan dela. Beraz, nola, baldin bazendu anaia bat erhoa, adimendutik jauzia, eta hark anhitz gaizki egin eta erran baliazazu, eta bere buruari ere zenbait kolpe gaixto eman baliazo, damuago baitzenduke zeure anaia haren kalteaz eta haren hala izaiteaz, egiten eta erraiten derauzkitzun bidegabe guztiez baino: hala, halaber, behar duzu izan damuago zure etsai, kolerak erauzirik dagoen hark, bere buruari egiten