<294>
iraungiko da, gaitzerizkoa jabalduko da.
Mansuetus, sibi ipsi dulcis et aliis est utilis; iracundus, vero, et sibi insuavis, et aliis damnosus, dio San Krisostomok (Chrys. Hom. 7, tom. 3). Gizon bakezkoa, mansoa, sosegatua eta hitz onetakoa, gozo da beretzat, eta bertzerentzat atsegin eta plazent: halakoarekin guztiek dute lakhet, guztiek nahi dute ibili eta egon. Baina haserrekorra, jauzkorra, bere eta bertzeren galgarri da: halakoaganik guztiak aldaratzen dira, guztiek ihes egiten dute.
196 Nik uste dut ezen munduko ararteko guztiek eztezaketela zure etsaia hala balaka, eta ez sosega, nola zerorrek. Ordea, nola edo zertzaz? Hitz onaz, errepuesta emeaz, begitarte alegeraz, salutantzia arraiaz, ongi minzatzeaz eta, guztien gainetik, okhasinoa presentatzen denean, ongi egiteaz. Hala erraiten du Jondone Paulok: Si esurierit inimicus tuus, ciba illum; si sitit, potum da illi; hoc enim faciens, carbones ignis congeres super caput eius (Roma. 13). “Emozu zeure etsaiari gose denean jatera, eta egarri denean edatera. Zeren halatan bildukoitutzu ikhatz biziak haren buruaren gainean”. Erran nahi du: nola ikhatz biziek elkharganatzen ditutzunean, sua pitzten eta egiten baitute: hala etsaia baithan ere, egiten derautzatzun ongiek eta zerbitzuek pitzten dute eta egiten amorioaren sua, bakea, adiskidetasuna. Eta guztiz ere, baldin zerori salutatzera, minzatzera