Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/289

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta neure kondizino errearekin, orduan sobera haserre nindekeiela; eta neurri gabe, eta behar baino gehiago zerbitzari hek gaztiga nitzakeiela. Bada, dezadan aitzinetik er...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:36, 13 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<289>

eta neure kondizino errearekin, orduan sobera haserre nindekeiela; eta neurri gabe, eta behar baino gehiago zerbitzari hek gaztiga nitzakeiela. Bada, dezadan aitzinetik erremedio iben, dezadan okhasinoa aparta, ditzadan orai neure eskuz diren guztiak, koleratu gabe, gero ez koleratzeagatik, zathi eta desegin. Eta, hala, erran bezala egin ere zuen, irriz zegoela guztiak bere eskuz desegin zituen. Anhitzek laudatzen du errege haren kolpe hura, baina gutik segitzen. Hura da zer gertha ahal dakidikaion aitzinetik pensatzea, bere buruaren ezagutzea, ethorkizuneko perilari begiaren edukitzea, eta koleraren kontrako eta iraungitzeko lehenbiziko erremedioa.


Koleraren iraungitzeko bigarren erremedioa: dirakien eltzeari egiten zaikana, kolerari ere egitea


Kap. XXII

193 Gizon haserretua dirakien eltzea bezala da. Eta irakin hartarik ilkitzen da khe bat, lanbo bat, zeinek, poetak dioen bezala, itsutzen baitu adimendua: Ira impedit animum