<282>
egiten du, eta erraiten, non hari bere plazerera beha dagokana, ahalketzen baita erhokeria heken ikhusteaz eta enzuteaz.
Eta halakoak berak ere, bere baithara dadinean (zeren koleran dagoena eztago bere baithan), nork erranen du zenbat damu, eta atsekabe izanen duen? Zein ondore gaixtoa edirenen duen? Zein onbehar eta triste geldituko den? Orduan gogoratzen zaika ikhusi dutela bere adiskidek, eta bai etsaiek ere, guztiak beha egotu zaitzala. Eta hark bere koleran egin dituen desordenuez eta erhokeriez, adiskidek hartu dutela damu eta atsekabe, eta etsaiek atsegin eta plazer. Orduan erreko da bere baithan barrena, despitatuko da, tristetuko da, malenkoniatuko da. Eta guztiz ere, baldin bere haserre hartan kolperik egin badu, barber beharrean nehor ezarri badu, edo bere hitzetan nehork bahirik hartu badio. Han dira zinak eta minak, han dira kexadurak, izerlekak, hatsbeherapenak, intzirinak eta maradizinoak. Orduan jartzen da bere buruarekin gogoetan, erraiten duela San Krisostomok dioen bezala: Et quid mihi pugna opus erat? Quid in iniuriis? Quid contentionibus? Haec et illa pereant, et his omnibus terrenis maledicunt, quae ipsis discordiae materiam praebuerunt (Chrysost. Hom. 4, tom. 3) . "Zer mengoa nuen nik, egiteko hautan sartzeko?