<329>
zerauela, erran zioten elkharri: "Lehen geure aitaren amoreakgatik barkhatu zerakun geure anaiak: bada, orai ere harengatik beragatik barkhatu behar deraku. Eta hartarakotzat joan behar gatzaitza aitaren partez minzatzera, eta erran behar diogu harketz molde hunetan: Pater tuus praecepit nobis antequam moreretur, ut haec tibi verbis illius diceremus: Obsecro ut obliviscaris sceleris fratrum tuorum et peccati atque malitiae quam exercuerunt in te. Nos quoque oramus, ut servo Dei, patri tuo, dimittas iniquitatem hanc. Quibus auditis, flevit Ioseph (Gen. ulti.). Jauna ―erraiten diote Josephi bere anaiek―, badakizu zure eta gure aita prestua hil dela, eta hil ere ongi eta sainduki, bizi bezala hil ere. Hiltzerakoan zure galdegin zuen, eta hatsbeherapen handi bat eginik, erran zuen: "Non da Joseph, ene seme maite hura? Errozue haren ikhusmin handi batekin hiltzen naizela, eta neure benedizionea badiodala. Errozue, halaber, orainokoan seme onak bezala bethi ene borondatea egin duela, eta orai ere egin behar duela. Eta ene borondatea, ene azken adioa eta othoitza dela, eztadin orhoit zuek egin zinioten bidegabeaz eta maliziaz, baina nahi deratzuen barkhatu, eta halakorik iragan ezpailiz bezala, anaiatasun on bat eduki eta erakutsi. Haur gomendatzen diodala, eta ez bertzerik; haur dela ene azken adioa, eta hark ene amoreakgatik egin behar duena". Hunela bere aitaren partez