Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/334

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: arrazoin den bezala eta manatzen duzun bezala, zerorri utzten deratzut, zeurk egizu justizia. Eta huneinbertzez, zeren fida bainaiz eginen duzula, oraidanik mendekatutzat...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:22, 13 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<334>

arrazoin den bezala eta manatzen duzun bezala, zerorri utzten deratzut, zeurk egizu justizia. Eta huneinbertzez, zeren fida bainaiz eginen duzula, oraidanik mendekatutzat dadukat neure burua, eta gelditzen naiz neure baithan sosegatua, eta etsaiari barkhatzera deliberatua.


Hirurgarren arrazoina, eta oraikotz azkena: barkhatu behar diogula geure etsaiari, Jainkoak guri barkha diazagun amoreakgatik


Kap. XXX


222 Behar diogu geure etsaiari barkhatu, guri ere geure Jainkoak barkha diazagungatik. Zeren Jainkoak berak errana da, ezen baldin barkhatzen baderaukagu guk geure etsaiari, barkhatuko derakula hark ere guri, baina ez bertzela (Math. 6). Eta ezkara gaizki, guk geure etsaiari barkhatzeaz, Jainkoak guri barkhatzen derakunean: ezin erran diteke, zein irabazi handia egiten dugun hunetan. Zeren nola gauza aphurra baita guri egiten zaikun bidegabea, baina handia, eta aldez infinituki handia, guk Jainkoari egiten dioguna, gure barkhamendua ezta deus Jainkoarenarekin konparaturik.

Badira gauza batzuk, berak bakharrik, bere egitez gaitz baitira, baina bertze batekin juntaturik eta elkhar harturik erraz dira. Odol atheratzea,