<335>
kopatzea, purga uher baten, edari min baten edatea gaitz da, penos da, baina osasunarekin juntaturik erraz da. Sendatzeagatik, gogotik errezibitzen eta pairatzen dira. Hala etsaiari ere egiten derauzkitzun falten barkhatzea, bera bakharrik bere egitez, gaitz da. Ordea, junta ezazu hargatik zuri Jainkoak egiten derautzatzunak barkhatzearekin, eta errax idurituko zaitzu. Erraxki barkhatuko diozu zeure etsaiari, Jainkoak zuri barkha diazazungatik. Eta hala jende galduak eta adimendugabeak izanen gara, baldin geure probetxuagatik bedere, geure etsaiari barkhatzen ezpadiogu. 223 Egizu kontu, ea zenbat bekhatu egin ditutzun orainokoan, eta zein handiak, eta nahi baduzu zuk barkha diatzatzun hek zuri zeure Jaungoikoak, barkha iatzotzu zuk ere zeure etsaiari egiten derauzkitzunak. Presuna batek bidegabe bat egiten deratzunean, erraiten duzu eztiozula barkhatu nahi, ez behintzat hain fite. Zeren desohore ere badela, berehala barkhatzea. Hori da blasfemia handia, Jainkoaren kontra minzatzea. Zeren hori da Jainkoaren manuaren konplitzea desohore dela erraitea. Barkhatu behar diozu, beraz, zeure etsaiari, eta barkhatu ere, ez edozein moldez, ez hitzez, itxurapenez, kanpotik eta edergailu, baina zin-zinez eta gogotik, barrenetik eta bihotzetik. Zeren, jakizu, ezen bertzela ezteratzula Jainkoak