Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/342

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eztu gibelatzen. ''Onager assuetus in solitudine, in desiderio animae suae, attraxit ventum amoris sui; nullus avertet eam'' (Ierem. 2). Basa-asto amurusa bezala, begiak i...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:05, 13 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<342>

eztu gibelatzen. Onager assuetus in solitudine, in desiderio animae suae, attraxit ventum amoris sui; nullus avertet eam (Ierem. 2). Basa-asto amurusa bezala, begiak itsuturik, ihiztarien artetik iragaiten da: edozein periletan sartzen da. Bere amorio desordenatuaz bai, bere amurusiaz bai, baina gainerakoaz eztu konturik egiten.

228 Usoa bezala da halakoa. Usoak eztu, bertze hegaztinek bezala, edatean burua goiti ailtxatzen. Edan gogo duena, abreak bezala, hatsik hartu gabe, burua goratu gabe, kolpe batez edaten du. Bertze hegaztinek, edateko kurka guztietan, ahatara bakhotxean, burua goiti ailtxatzen dute. Eta badirudi ezen naturalezak berak erakutsirik egiten dutela hala. Zeren nola orduan baitute perilik gehiena, zeren orduan baitaude geldienik urera beha; eta orduan baitira ihiztariez ere zelatatuak, barrendatuak eta guardiatuak, halatan daude hek ere iratzarriak orduan; eta edaten duten ur-xorta guztietan ingurunera behatzen dute, eta burua goiti, guardia egiteko bezala, ailtxatzen dute. Baina usoak eztu halakorik egiten, ahozpez dago ase arteino, eztu bitartean bururik ailtxatzen, eta ez ingurunera behatzen. Eta hartan da ageri usoaren inozentzia eta ergelkeria, perilik gehien duenean baita erhoenik eta antsikabenik. Hala da, bada, bere gogo guztia emaztetan ibenia dadukana ere. Etsaia zelatan