<343>
dagokanean, perilik gehien duenean, da galduenik eta erhoenik. Zeren bere edate hartzaz eta plazeraz baizen, ezpaitu deusez ere bertzez konturik egiten.
Zyro enperadore handi hura, hain itsutu eta ergeldu zuen Apama bere amoranteak, non hartzaz nahi zuen guztia egiten baitzuen (Ioseph de Antiq., lib. 11, cap. 3). Alde batetik, eta bertzetik behar-ondoka hari zeikan, batean bizarra, bertzean beharriak thiratzen zerautzan: haur batekin bezala, harekin dostatzen zen. Eta guztietan enperadore erhoa, hortzak hirriturik, irriz, beha zegokan: mirailean bezala hartan miratzen zen, haren alegeratzeaz alegeratzen zen, eta tristetzeaz tristetzen. Eta emazte gaixtoak batzutan bere burua berariaz haserre iduri egiten zuen; eta orduan enperadore zoroak, ahal ziren asmuak eta enseiuak balakatzeko eta baketzeko egiten zituen. Amorantea zen nabusi: no zen tho, emaztea gizon, oiloa oilar. Erran behar da esku handia hartzen duela emazteak amurus itsutuaren gainean, halako enperadore bat, ema-eztheus batek hala errendatzen duenean.