<344>
§ 2
229 Gizona delarik ordenatua, emaztearen jaun eta nabusi izaiteko, guztiarekin ere, amorio itsuak, haragiaren aphetitu desordenatuak hausten du ordenantza haur; gizona egiten du emaztearen muthil eta azpiko. Ezta gauza preziatuagorik libertatea eta nabusitasauna den baino. Bada, hala bata nola bertzea galtzeintu amurus itsuak, emaztearen hitz ederrei eta mainei behatzen zaienak. Hala galdu zituen bere libertatea, nabusitasuna, eta bai azkenean bizia ere asirioen errege batek, Semiramis, izen hunetako bigarren emazte eder famatu hura zela kausa. Eta izan zen kasua Eliano Greziako eskiribatzaile batek kontatzen duen bezala (AElian. De varia hist., lib. 7). Enzun zuenean errege hark Semiramis haren edertasunaren fama, kilikatu zen, gutiziatu zen; erakharri zuen; ikhusi zuen, eta ikhusi zuen bezain fite, atzeman zen, sua pitztu zen, eta amorio bero itsu batez onhetsi zuen. Eta noiz eta amorio hura baitzegoen goren pontuan eta graduan, iduriturik ezen orduan zela okhasinorik eta paradarik hoberena nahi zuenaren egiteko, egin zioen emazte gaixtoak othoitz erregeri, arren,