Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/349

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Haragiaren amorio desordenatuak egiten duen bigarren eta hirurgarren kalteaz: eztuela den ahaikoarik hurkoenaz ere konturik egiten, eta ez hartako juramenturik konplitzen...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:00, 13 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<349>

Haragiaren amorio desordenatuak egiten duen bigarren eta hirurgarren kalteaz: eztuela den ahaikoarik hurkoenaz ere konturik egiten, eta ez hartako juramenturik konplitzen

Kap. XXXII


232 Haragiaren amorio desordenatua, hain da gauza itsua eta itsugarria, non halako amorioa duenak ezpaitu batzutan ahaikoaz ere konturik egiten.

Ingressus est Absalon ad concubinas patris sui, coram universo Israel (2 Reg. 6). Sarthu zen Absalon, mundu guztiak zekusala, bere aitaren amorantetara edo emaztetara, eta han hekin segitu zuen, eta izan parte. Halatan mehatxatu zituen Jondone Paulok ere Korintiokoak, zeren bere ugazamarekin etzaten zen bat bere artean sostengatzen zuten: Omnino auditur inter vos fornicatio, qualis nec inter gentes, ita ut uxorem patris sui aliquis habeat (1 Cor. 5).

Hala erraiten da, Neron gaixto hark ere, Erromako andre prestuen erdiak desohoratuz gero, eta iduri onetako muthil gazte