Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/349
<349>
Haragiaren amorio desordenatuak egiten duen bigarren eta hirurgarren kalteaz: eztuela den ahaikoarik hurkoenaz ere konturik egiten, eta ez hartako juramenturik konplitzen
Kap. XXXII
232 Haragiaren amorio desordenatua, hain da gauza itsua eta itsugarria, non halako amorioa duenak ezpaitu batzutan ahaikoaz ere konturik egiten.
Ingressus est Absalon ad concubinas patris sui, coram universo Israel (2 Reg. 6). Sarthu zen Absalon, mundu guztiak zekusala, bere aitaren amorantetara edo emaztetara, eta han hekin segitu zuen, eta izan parte. Halatan mehatxatu zituen Jondone Paulok ere Korintiokoak, zeren bere ugazamarekin etzaten zen bat bere artean sostengatzen zuten: Omnino auditur inter vos fornicatio, qualis nec inter gentes, ita ut uxorem patris sui aliquis habeat (1 Cor. 5).
Hala erraiten da, Neron gaixto hark ere, Erromako andre prestuen erdiak desohoratuz gero, eta iduri onetako muthil gazte