Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/233

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ttipitzenago. Zeren atheratzen bezanbat sortzen baita. Hala dira, bada, beharrei emaileak ere: emaiten duten bezanbat emaiten zaie. Eta emaiten ezpadute, bihotz gogor badi...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:47, 10 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<233>

ttipitzenago. Zeren atheratzen bezanbat sortzen baita. Hala dira, bada, beharrei emaileak ere: emaiten duten bezanbat emaiten zaie. Eta emaiten ezpadute, bihotz gogor badira, eztira hargatik aberatstenago, probetzenago baizen. Zeren haserretzen da Jainkoa, berak emanetarik eman nahi eztiozunean.

Hala haserretu zen aberats abariziosaren kontra. Zeren aberats hartzaz erraiten badu ere Ebanjelioak: Induebatur purpura et bysso, et epulabatur quotidie splendide (Luc. 16). Beztitzen zela ongi eta othuruntzatzen hobeki, ezin erran diteke, ordea, hargatik joan zela ifernura. Zeren ederki beztiturik ibiltzea, eta mahai onaren ere edukitzea, badirudi eztela bekhatu handi, behintzat munduak eztaduka hala. Bada, Ebanjelioak eztu erraiten bertze faltarik zuela aberats hark.

Zergatik, bada, kondenatu zen? Aditzen da kondenatu zela, zeren etxathera eske ethorri zeikan probe gose premian zegoenari, ezpaitzioen bere mahai asetik asetzekorik eman, eta ez are elikatzekorik ere.

Handik bere burua eta onak ere galdu zituen. Handik probetu zen, eta hain probetu non, azkenean, bere mihiaren hezatzeko eta freskatzeko, ur-xorta bat ere ezin izanezko probetasunera ethorri baitzen.

Nola egiten baitu galtzapen eta beheratzapen handia, probeari gibela emaiten dioenak,