Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/228
<228>
Eta are San Krisostomok berak, aitzinetik abisaturik eztadila nehor hargatik asalda, erraiten du: Nemo his verbis turbetur. Non est aequale ipsum Dominum praesentem alere, cuius praesentia vel lapideum ad se animum attraheret, et propter eius verba dumtaxat, pauperes, mendicos, aegrotos alere atque curare (Chrys. ubi supra). Ezta berdin baina aldez gehiago da eta merituago, probeari Jainkoaren izenean emaitea, Jainkoari berari bere presunan baino. Zeren presunak berak eta presunaren presentziak hobeki ukitzen du batbedera, presuna haren beraren presentean ezteneko erranak eta manuak baino.
Eta hala, aldez gehiago da, zeren Jainkoak manatzen duen, probeari emaitea, Jainkoari berari emaitea baino.
§ 2
152 Beraz, hunelatan, ezta probearen gabe egotzterik, eta ez athean oihuz edukitzerik ere. Zeren probearen oihuek, eta anhitzetan ere berariaz bere buruaren hebain, maingu, herbal eta eri egiteak, gure bihotzaren gogortasuna eta hotztasuna akhusatzen dute.
Gu bagina emaitera prest, erne eta bolondres, ez lezake probeak halako pensurik egin eta ez arterik bilha. Baldin probea bada maliziati, bere beharrez eta gure faltaz da maliziati: hark baino, guk hartan falta gehiago dugu, bere bizitzearen atheratzeko