Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/353

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: non Urias, bere adiskide maitea eta kapitain leiala, haren emazteaz gozatzeagatik hilarazi baitzuen. Hala, halaber, frai Joan Gerin, hain saindu handiaren faman zegoen ha...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:28, 10 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<353>

non Urias, bere adiskide maitea eta kapitain leiala, haren emazteaz gozatzeagatik hilarazi baitzuen.

Hala, halaber, frai Joan Gerin, hain saindu handiaren faman zegoen hark ere, Gifrapelos Barzelonako Kondearen alaba, gomendiotan eman ziotena, gorputzez izan zuenean hilarazi zuen (Historia montis ser., cap. 2). Hala gerthatu zeikan Jondone Jakue penitentzialea deitzen zuten hari ere, hanbat denboraz etsai gaixtoaren tentamenduak ixilik eta agerriz garaituz gero, hanbat penitenzia eginez gero, azkenean hain itsuski erori zen, non sendatzeko ekharri zeraukaten neskato bati bere ona galarazi baitzeraukan, eta gero azkenean bere bekhatuaren estaltzeagatik, ura behera egotzi baitzuen (Metaphras. in vita eiusdem, die 28 Ianuar.).

Hemen erran ahal diteke gure Salbatzaileak bere pasioneko egunean Jerusalemeko alabei erran zerauena:

Si in viridi lygno haec fiunt, in arido quid fiet? (Luc. 23). Baldin errege Dabid eta erran ditugun bertze presuna saindu hek, hanbat denboraz haragiaren aphetituen benzutzen, orazinotan, kontenplazinotan eta penitenziatan egon ziren hek, hain torpeki, haragiak itsuturik erori baziren, zer izanen da Jainkoz, munduz eta konzientziaz konturik egin gabe, lazoki eta antsikabeki, batere krinarik gabe bizitzen direnez? Eta are bekhatu egiteko okhasino bilha dabiltzanez?