Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/359

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: diabilkola jakiteak. § 1 238 Baina gero nahi nuke jakin: gizon ezkondua bere emazte prestua utzirik, zerk hala, behar eztenaren hartzera itsutzen du? Zerk alda gur...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:21, 10 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<359>

diabilkola jakiteak.


§ 1


238 Baina gero nahi nuke jakin: gizon ezkondua bere emazte prestua utzirik, zerk hala, behar eztenaren hartzera itsutzen du? Zerk alda guratzen du? Hitz gutiz ihardesten du San Hieronimok: Quicquid non licet, magis desideratur (Hieron. in cap. 13 Oseae). Nehork debeku den gauza, sori eztena, desiratzenago du, hartara lehiago du. Aquae furtivae dulciores sunt, dio Salomonek. Ur ebatsiak eztiago eta gozoago dira.

Halatan Plautok ere, hobekiago saltzeagatik egiten zuen oihu, emazte ebatsiak zekazkeiela. Eta poetek adulterioa deitzen zuten epaskoa, ohoinkeria. Haur da lehenbiziko arrazoina, zeren gizon ezkonduak berea baino bertzerik nahiago duen. Zeren berea ezpaitu debeku, eta bai bere eztuena, eta nehork debekura lehiago baitu. Halaber, bigarren arrazoina emaiten du San Jeronimok berak lekhu berean: Quod varietate dulce est, assiduitate vilescit (Proverb. 9). Bethierekoak higuintza emaiten du, alda nahia ekhartzen du. Nola gizon ezkonduak bethi ere baitu bere emaztea bere eskuko, bereaz frankia eta bertzerenaz eskasia, eta eskas den gauza, maitaro eta jarraikiz