Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/361
<361>
aitarenagatik ekharri behar du burua behera. 239 Solon handiak, Atenaskoen maestruak, umek bere aita-ametara duten obligazinoaz mintzo dela, nola ohore ekharri behar derauezan, eta bere behar orduetan, eta guztiz ere zahartzean, behar ditutzten faboratu, atheratzeintu obligazino hunetarik bastartak, ezkontzaz landan eta kanpoan eginak, lejitimo eztirenak. Eta arrazoina, zeren aita-ama hek, elkharrekin batzean eta juntatzean, intenzione gehiago izan baitzuten bere plazer desordenatuen konplitzeko, seme eta alaba izaiteko baino, eta nola heken borondatearen kontra eta hek nahi gaberik eginak baitira, hala dutela merezi gaztigu hura, eta gehiago ere.
Ikhusazu zein gaizki den gizon ezkondua, bere emaztea utzirik, behar eztenarekin dabilana, eta bai hetarik izaiten den haurra ere. Bada eritasun hunez kutsatua gerthatzen den elizagizona are da gaizkiago eta galduago. Peril da halakoak ahaide probe guti ezkonduko duen, erremusinak bakhan eginen dituen. Zeren amorantea eginez gero, bere gogoa eta bihotza haren baithan ibentzen baitu, eta bere onak ere harekin gastatzen eta hondatzen baititu.
Bi bekhatu suerte dira, begiz begi eta artez elizagizonari kontra dagotzanak, elizagizonaren etsaiak eta galgarriak.