<364>
gainean esku duenarena behar da. Eta hala, jakin ahal dezake batbederak, eztezakeiela haragiaren kontra biktoria osorik erdiets, bere ahalean fidatzen deino, berak eztuela defendatzeko indarrik asko, etsitua, gogatua eta errendatua jar arteino. Behar du ezagutu bere etsai haur garai zaikala, eztirela indarrez berdin. Eta hala dela ezaguturik, behar du, halaber, lagun bilhatu eta fabore eskatu, baldin nahi ezpadu kaltiar gerthatu eta benzutua gelditu.
Haur da egia; haur ezaguturik, erran zuen Salomonek: Ut scivi, quoniam aliter non possem esse continens nisi Deus det, et hoc ipsum erat summa sapientia, scire cuius esset hoc donum, adii Dominum et deprecatus sum illum (Sap. 8). Jakin nuenean ezin nengokeiela erori gabe, Jainkoak edukiten ezpaninduen, eta hunen jakitea ere Jainkoaren donua zela, joan nintzaikan berehala edireitera, eta egin nioen othoitz, bere eskutik eduki nintzala, erortzetik begira nintzala, eta garaitiarekin gelditzeko indar eta antze eman ziazadala. Halatan, egia hunen berri ziakienak bezala, egin zioen othoitz San Augustinek ere Jainkoari, erraiten zioela: Continentiam iubes. Da quod iubes, et iube quod vis (August. 10 Conf., c. 24). "Manatzen duzu begira dezagula kastitatea; emazu, bada, manatzen duzuna, eta gero mana ezazu plazer duzuna. Manua bezala, emazu manuaren konplitzeko eta begiratzeko