Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/369

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: gogoeta hartan atsegin hartzea, bekhatu da. Hala erraiten dute teologoek: ''Non solum consensus in actum, sed etiam consensus in delectationem, est peccatum.'' Hunen araua...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:11, 10 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<369>

gogoeta hartan atsegin hartzea, bekhatu da. Hala erraiten dute teologoek: Non solum consensus in actum, sed etiam consensus in delectationem, est peccatum. Hunen arauaz erraiten du San Jeronimok ere: Periit et mente virginitas (Hieron. Ad Faustum). Galtzen da, gogoz ere, birjinitatea. Eta badio Kasianok ere: Mulierem ignoro, et virgo non sum (Casian. lib. 6, cap. 19). Eztakit emazteren berririk eta, alabaina, ez naiz birjina.

Zeren San Mateok dioen bezala: Qui viderit mulierem ad concupiscendum eam, iam maechatus est in corde suo (Matth. 5). Emazteari, desideratzeko eta desira hartan atsegin hartzeko kontuan behatzen dioenak, egin duke ja bere gogoan eta bihotzean bekhatu. Pontu haur konsideraturik, eta huni erremedio eman nahiz, erraiten zuen San Gregoriok: Celer, ergo, et facilis victoria contra libidinem est, circunspectio cogitationis, si, quoties carnalia obviant, ad aliquid aliud recurramus, quo libidinis incitamentum non sit (Gregor. in cap. 1 Reg.). Haragiari kontra egiteko eta harenganik biktoria erdiesteko, bide ona da, eta lasterra, hartako gogoetei begiaren edukitzea, eta heken lekhuan bertze gogoetari lotzea.

Gure gogoa ezin dagoke gogoeta gabe; ezin gauteke, zerbaitetan pensatu gabe. Pontua da ea zertan pensatzen dugun, nolako gogoetak ditugun; eta baldin gaixtoak baditugu, utz hek, eta har heken lekhuan onak.