Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/387

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta, guztien buruan, haragiaren plazera zein gauza aphurra eta laburra den konsideratzeaz egizu. Zeren halatan zeure buruari sosegamendu handi bat emanen diozu, eta haragi...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:27, 10 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<387>

eta, guztien buruan, haragiaren plazera zein gauza aphurra eta laburra den konsideratzeaz egizu. Zeren halatan zeure buruari sosegamendu handi bat emanen diozu, eta haragiaren bekhatutik begiratzeko ere borzgarren erremedioa edirenen duzu.

Haragiaren bekhatutik begiratzeko seigarren erremedioa: hartako plazerak zein ondore gaixtoa bere ondotik utzten duen konsideratzea

Kap. XL


254 Haragiaren bekhatutik begiratzeko, seigarren manamenduaren konplitzeko, erremedio handia bada ere haragiaren plazera zein gauza aphurra eta laburra den konsideratzea, ordea, ezta ttipiagoa, plazer ttipi labur hark zein ondore gaixtoa bere ondotik utzten duen halaber konsideratzea, eta ongi gogoan edukitzea. Zeren plazera iragan den bezain fite, han da desplazera, han da berehala damua, urrikia, atsekabea eta egin ezpalu