Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/386

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<386>

bekhatua ere. Segituago, nahiago; usatuago, barrenago; aseago, goseago.

253 Baldin uste baduzu emaztetan anhitz usatzeaz emaztetako gutizia gutituko zaitzula, enganatzen zara. Aitzitik, nola batbedera anhitz jateaz eta anhitz edateaz jaleago eta edaleago egiten baita, hala emaztekin usatzeaz ere egiten da emakhoiago eta emaztetara emanago.

Haragiaren aphetitua hobeki hiltzen da ez usatzeaz, usatzeaz baino. Utzten ditut bertze erremedioak, baina erremedio naturalik, haragiaren tentamendu guti izaiteko, ezta halakorik, nola ez usatzea. Zeren ez usatzeaz anzutzen da haragia, ezansiatua eta ahantzia jartzen da. Baina usatzeaz bethi ernatua, iratzarria eta orhoitua egoiten da. Hala, edirenen duzu ezen gizon bat alharguntzen denean, berehala, haragiaren lehenbiziko orhoitzapenean ezkondu nahiz dabilala, ezin dagokeiela. Zeren leheneko usantzak errekeritzen baitu. Eta halakoak, nola bera ezin baitagoke, uste du ezen bertze guztiak ere hura bezala direla, hark bezain igurikitza eta pairu guti dutela. Baina bere buruaren baizen berririk eztakiena bezala mintzo da. Zeren usatzen eztuenari, haragia hildua, sosegatua, sorthua eta ezansiatua dagoka.

Beraz, ez usatzeaz, etsitua eta gogatua egoiteaz