Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/219

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:29, 9 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago



Erremusina egiteaz eta handik sortzen den probetxuaz


Kap. XVI


146 Erraiten du Espiritu Sainduak: Ignem ardentem extinguit aqua, et eleemosyna resistit peccatis (Eccles. 3). Urak iraungitzen du sua, eta erremusinak egiten deraue bekhatuei kontra. Urak sua bezala, erremusinak iraungitzen du bekhatua. Halaber erraiten du San Mateok: Beati misericordes, quoniam ipsi misericordiam consequentur (Matth. 5). Dohatsu dira miserikordiosak, zeren hek erdietsiko dute miserikordia. Hunen arauaz erraiten du errege Dabitek ere: Beatus qui intelligit super egenum et pauperem; in die mala liberabit eum Dominus (Psal. 40). Dohatsu da, beharraren eta probearen gainean enplegatzen dena. Zeren hura, egun gaitzean, heriotzeko orenean begiratuko eta libratuko du Jainkoak. Eta badio oraino Spiritu Sainduak: Conclude eleemosynam in sinu pauperis, et haec pro te exorabit ab omni malo (Eccles. 29). Gordezazu erremusina probearen golkhoan, eta hark eginen dio Jainkoari othoitz, gaitz guztietarik begira zaitzala. Finean, hanbat gauza erraiten