Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/172

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: imajina hark, baldin ezagutzarik balu, nori lehenik behatu behar othe leraukaio? Segur da pintatzaileari berari, bere egileari. Beraz, hunelatan, gizonak ere, Jainkoak ber...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:23, 3 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<172>

imajina hark, baldin ezagutzarik balu, nori lehenik behatu behar othe leraukaio? Segur da pintatzaileari berari, bere egileari. Beraz, hunelatan, gizonak ere, Jainkoak berak bere imajinara eta idurira, hain ederki egina denaz geroz, adimendura heltzen den bezain fite, bere egileari berari, iduria eman dioenari, behar dio behatu, haren zerbitzuan behar du bere ahala enplegatu. Hunen arauaz erraiten du Jondone Paulok: Laborantem agricolam opportet primum de fructibus accipere (2 ad Thimo. 2). Arrazoin da, trabailatzen den laborariak, berak lehenik bere fruituetarik dasta dezan. Eta Jondone Paulok berak dioen bezala: Dei agricultura estis (Corin. 3). Zuek zarete, eta gu gara, Jainkoaren laboraritasuna: gu gara Jainkoaren lur landua, aphaindua eta trabailatua. Arrazoin izanen da, beraz, halaber, Jainkoak berak, laborari onak bezala, bere trabailua lehenik goza dezan; eta adimendura edo endelegamendura heltzen garen pontu beretik, gure obren primizia eta lehena dasta dezan.

Baina, ai, ai, eta milatan ai! Non da bere lehen fruitutik, bere obren hastetik, Jainkoari dasta arazitzen deraukanik? Non da giristino goiztiarrik? Goiz ontzen denik? Gaztedanik Jainkoa zerbitzatzen duenik? Vae mihi, quia factus sum sicut qui colligit