Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/149
<150>
sinheste eta esperantza gehiago dugula zuk baino?
―Bai ―ihardesten deraue―. Zeren zuek bizitzen zareten bezala bizitzen zaretelarik ere, alegeraki, deusen beldur gabe, salbatzeko esperantza eta esportzu handi batekin zabiltzate. Baina ni beldur naizela, ikhara dirakidala, zeren bekhatore bainaiz. Beraz, hunelatan, zuek nik baino esperantza eta sinheste gehiago duzue.
99 Ikhusiko duzu, jende thailu batzuek, maliziarik eta enganamendurik baizen eztirenek, den sainduenak baino buruak gogorrago dituztela, eta salbatzeko esperantza gehiago dutela; halako moldez, ezen ethortzen zarenean halakoekin minzatzera, erranen baiteratzute, eztezaketela bere esperantza zurearekin truka; eztadukatela nehor ere bere buruak baino sainduago, eta ez prestuago; nornahi den bezain ongi Jainkoari gomendatzen zaitzala. Eta bitartean, beharrietaraino bekhatutan barrena sarthuak egon. Itsutasunaren handia, deabruaren enganamendua! Uste baitute eta uste baituzu, bekhatutan zaudela parabisua emanen zaitzula, miserikordia eginen zaitzula. Hori da Jainkoaz eta Jainkoaren miserikordiaz eskarniatzea; hori da esperantza esperantzagabea, fidantzia erhoa, gainez egina, soberaniazkoa. Eta ezta, ez, hori fidantzia ere. Baina hori da ausartzia, presunzionea, nahi