<456>
§ 1
297 Bi perseberatze molde, bi iraute suerte erran ahal diteke edireiten direla gure artean. Bata da zenbait denboratakoa, zenbait denboraz ontasunean iraunez gero, eta bekhaturik egin gabe egonez gero, azken finean edo finera hurbiltzean faltatzen duena. Hura da lapitzaren gainean ereiten den hazia bezala: sortzen da ongi, baina nola ezpaitu errorik egiten, fite ihartzen da. Hala dira, bada, jende thailu batzuk ere: hasten dira ongi; ordea, eztira aitzinatzen, den traburik ttipienean behaztopa, kanabera bezala malgu eta plega, kamaleona bezanbatetan mutha; finean firmetasunik ez, hoberenean falta.
Edireiten da bipera daritzan sierpe bat, gaixtoa eta pozointsua (Plin. De natural. hist., lib. 8, cap. 39). Eta hartzaz erraiten du Pliniok egotzten duela neguan bere pozoina eta lurrean barrena ehortzten duela; baina gero, udan pozoin berriarekin, are lehena baino gaixtoagoarekin agertzen dela. Hala dirudi, bada, egiten duela eritasunean, garizuman edo zenbait trabailutan eta egitekotan denean, bekhatutik apartatzen denak ere. Senda arteino, garizumaren edo trabailuaren negua iragan arteino,