<468>
erresumaren erdiesteko gai, eta ez on", dio gure Jainkoak. Arator respiciens retro, facit sulcum tortuosum aut inutilem. Sic, accipiens melioris vitae statum, et habens affectum redeundi ad pristinum statum, ineptus est regno Dei adipiscendo (Lyran. in cap. 9 Luc.). Golde nabarretan edo golde-pikoetan, lur lantzen eta aphaintzen, gibelat beha dagoela hari denak, hildoa makhur eginen du, ezta hura goldelari on izanen.
304 Badira lan batzuk eta obra batzuk, aitzinerat, gibelerat, saihetserat edo norat nahi den beha dagoela eginagatik, ezpaita antsia, nola baita jatea, edatea, mintzatzea. Baina badira, berriz, bertze batzuk, nola baitira eskiribatzea, pintatzea, jostea, golde nabarren eta arhen ere haritzea, ezpaitira ongi egiten, bethi kontu edukitzen dela eta aitzinerat artez behatzen dela baizen. Hala da, bada, zeruko erresuma ere: baldin erdietsiko bada, artez ibili behar da, aitzina joan behar da, ezta gibelat, leheneko bekhatuetarat behatu behar, eta ez bihurtu. Zeren bihurtzekotz, probetxu guti da lehen egin den guztiaz.
Erhoa da, behin garzeletik itzuriz gero, berriz bihurtu nahi dena; eta bai behin bide batetan arrobatu dutenean, berriz handik iragan nahi dena ere. Halakoak, aniamalia adimendurik eztuenak baino adimendu gutiago