Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/483

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:26, 3 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<481>

ez ihardestea, zeure eskuan duzularik, ez mendekatzea. Gaitz da, haragiak tentatzen zaituenean, gaietan eta okhasinotan zarelarik, zeure buruaren bortxatzea, desiraren ez konplitzea. Gaitz da tratuetan eta sal-erosietan bethi egiaz ibiltzea; bertzerena eskuan darabilazularik, ez kutsatzea, errotan irinik ez lotzea. Gaitz da zur baten gainean, zeure ohe ona utzirik, eta larru arras zilizio bat, zerdazko gerriko bat harturik etzatea eta ibiltzea. Gaitz da barurtzea, janhari ona, edari hobea, eta aphetitu ere duzularik, guztien Jainkoagatik utztea. Finean, gaitz da eta penos da, munduan garelarik munduan ezpaikina bezala, munduaz konturik egin gabe, Jainkoaren borondateari errendaturik egoitea; haren manamenduen arauaz, haragiz ezpaikina bezala, bethi spiritualki bizitzea.

Eta, alabaina, gaitzago bada ere, haur da parabisura joaiteko bidea, haur da han sartzeko athea. Beraz, orai badirudi ezen eztela gaitz, galdez gauden egitekoari ihardestea. Zeren, iduriz frogatu baitugu asko klarki, errazago eta plazentago dela ifernuko bidea parabisukoa baino, parabisukoa hain gaitz denaz geroztik.

Baina, guztiarekin ere, aihertzen naiz erraitera, eta erraiten dut, parabisuko bidea errazago, plaunago eta plazentago dela, ifernukoa