Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/482

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<480>

plazer zaie, bere errebelamendu guztiarekin ere, bide zabal hartan ibiltzea.

Plazer da mihiaren anhitz arnegu eta juramentu egiten duela, nahi duen bezala minzatzera utztea. Plazer da igandetan eta bertze bestetan, solhasean, jan-edanean, jokoan eta atsegin hartzen, mezaz, bezperaz eta orazinoz konturik egin gabe, denboraren iragaitea. Plazer da haragiak kilikatzen zaituenean, berehala zeure desiraren konplitzea. Plazer da bidegabe bat egiten deratzutenean mendekatzea, ordainez ordain, moneda berean pagatzea. Plazer da bere edo bertzeren eskuen artean zerbait erabiltzea, eta alfer eta aise, ebatsiz izanen bada ere egoitea. Plazer da ohe onean eta garbian etzatea. Plazer da ez barurtzea, ongi jatea, hobeki edatea, eta barazkari onagatik afari hobearen ez utztea. Finean, plazer, plazent eta atsegin da, bere gogoak eta aphetituak diotsan bezala, bide zabalaz ibiltzea.

311 Ez, ordea, ezta plazer eta ez atsegin, baina gaitz eta penos da, parabisuko bide meharraren edukitzea; manamendurik hautsi gabe, bethi artez ibiltzea eta bizitzea. Gaitz da mihiaren ongi gobernatzea, linburtzetik begiratzea, eta bertzeak zutzaz mintza litezin nahi zendukeien bezala, zu ere hetzaz minzatzea. Gaitz da bidegabe bat egiten deratzutenean barkhatzea; gaizki erraiten deratzunari