<519>
beha giniazon; baina, zenbait mehartasun eta buruz gora ere baitu, hura nahi luke ikhus genezan. Eta, berriz, bertze aldera, nola deabruaren zerbitzatzeak baitu anhitz trabailu, ez luke nahi deabruak genegien trabailu hetzaz konturik; baina, atsegin ere zenbait baitu, hura nahi luke bethi geure gogoan eta begien aitzinean eduki genezan. Hala juduak Ejiptoko gathibutasunetik iltkirik, libre eta bere gogara, zeruko janhariz asetzen zirela zebiltzanean, zeren ethorri zeien haragi jateko gutizia bat, eta gutizia hura etzuten nahi bezain fite konplitzen, hasi ziren erraiten bihurtu nahi zutela Ejiptora, bere leheneko gathibutasunera, zeren han porruz, tipulaz eta baratxuriz asetzen zirela. Etzuten konsideratzen gathibutasun hartan iragaiten zuten bizitze gaixtoa, baina bai eskuen artean zuten eskasia aphurra edo desira desordenatua; eta, halatan, bere leheneko tokira eta miseriara bihurtu nahi zuten. Zeren haur da deabruaren malizia, ibentzen deraku geure begien aitzinean bekhatuaren plazera, baina ez desplazera. Pintatzen deraku berthutearen trabailua, baina ez irabazia.
Baldin berthutea eta bizioa, eta berthutearen eta bizioaren joan-ethorriak, onak eta gaitzak, iben baginitza bi balantzatan, eta konsidera behar lizen moldean, eztut uste ediren