Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/421

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ezpaita zer ibilirik frogatzen, gauza gaixtoa dela bekhatua, eta gauza ona berthutea, zeren badakigu haur gerok ere geure burutik, lege naturalak berak, konzientziak eraku...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:12, 2 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<421>

ezpaita zer ibilirik frogatzen, gauza gaixtoa dela bekhatua, eta gauza ona berthutea, zeren badakigu haur gerok ere geure burutik, lege naturalak berak, konzientziak erakutsirik.


§ 1


273 Hunetan da ageri maite gaituela geure Jaungoikoak. Zeren geure baithan barrena, geure etxean, bertzetara konseilatzera joaiteko premia gabe, emaiten baiteraku behar dugun nabusia eta erakuslea, zein baita konzientzia. Eta halatan kondenatzen dira lege naturalaren arauaz bizitzen eztiren jentilak.

Merkatari batzuek egiten dituzte sal-erosi nahasiak, tratu gaixtoak, lukureriazkoak, enganamenduz betheak. Eta gero joaiten dira bere kofesoretara edo bertzetara, galdegitera ea tratu hek justu direnz, egin ahal ditezkeienz. Eta joaiten dira mengoa gabe, premia gutirekin. Zeren hain da klar eztirela justu, non baldin bertzetan ibili gabe, galdegin baliazote berek bere konzientziari, hark berak erakuts bailizaie egia. Eta handik, berek kondena bailitzakete bere buruak. Zeren bere konzientzian barrena ediren bailezakete, eskiribaturik bezala, galdez dauden guztiaren errepuesta. Utzi nahi