Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/440

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: pagua. Bekhatu hura dela kausa, haren kariaz zarete, eta gara, egitekotan, hura heldu zaiku geure gainera". Okhasinoa presentatu zen bezain fite, jaiki zeien bere konzient...)(r)en berrikusketa, ordua: 14:43, 1 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<440>

pagua. Bekhatu hura dela kausa, haren kariaz zarete, eta gara, egitekotan, hura heldu zaiku geure gainera". Okhasinoa presentatu zen bezain fite, jaiki zeien bere konzientzia, etzuen faltatu, akhusatu zituen. Eta are San Krisostomok dioen bezala: Ipsorum conscientia per oblatam occasionem insurrexit, momorditque illorum animos, efficiens, ut, nemine compellente, confiterentur sua facinora (Chrysost. conc. 4 De Lazaro). Nehork ere bortxatu gabe, berek bere borondatez, agertu zuten eta aithortu hanbat denboraz estalirik eduki zuten gaixtakeria. Haur da konzientziaren kargua eta ofizioa, bertzen ahantz orduetan orhoitzen du, denboraren buruan penatzen du, min eta oinhaze emaiten du. Eta lehiatzen zaiku, lehen baino lehen, geroko luzamendutan ibili gabe, bide on batean jar gaitezila. Eta are erraiten deraku ezkaituela anarteraino sosegatzera utziko, eta hala, ezkaitu utzten ere. Beraz, hunelatan, konzientziak berak egiten derauzkigun eranzuteakgatik, eta etxean barrena bekhatuaren kherik, ithaizurik eta liskarrik ez izaiteagatik ere, behar dugu egun beretik, geroko begira egon gabe, geure konzientziatik, zer ere notha, falta eta narrio baitugu, khentzera enseiatu; eta, halatan, bakean eta soseguan egon, jarri eta pausatu.