Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/487

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<485>

ren zerbitzatzea eta haren lege sainduaren konplitzea.

Gaitz da Jainkoaganako bidea, haren manamenduen konplitzea. Ordea, norentzat da gaitz? Berrientzat, usatu gabeentzat, nagientzat, laxoentzat, enseiatzen eztirenentzat, aitzinerat behatu gabe, ethorkizunaz konturik egin gabe, haragiaren arauaz bizi nahi dutenentzat; eta, guztien gainetik, gogotik eta amorioz eztaudezinentzat. Ez, ordea, ezta latz, eta ez gaitz, haragiari gibela emanik, arrazoinaren arauaz gobernatzen direnentzat, ethorkizunera behatzen dutenentzat, eta gogotik eta deliberatuki, zin-zinez eta amorioz enseiatzen direnentzat.Hala emaiten du aditzera San Krisostomok: Quod si onus audiendo formidas nimium, atque perhorrescis, non naturae rerum huiusmodi timorem, sed ignaviae tuae totum tribue. Nam, si accintus et praeparatus eris, et nulla desidia effeminatus, cuncta facilia videbuntur (Chrysost. Hom. 3 in c. 11 Matt., tom. 2).

Baldin Jainkoaren ebanjelioa eta uztarria karga dela enzuteaz lazten eta larritzen bazara, zeure hotztasunari eta nagitasunari emozu hoben eta falta, eta ez bertzeri. Zeren baldin gogotik, zin-zinez prestaturik eta istalgaraturik abia bazindezi eta perma, etzindezke izi, eta ez ikhara, baina iduri lekidikezu guztia erraz, plazent eta arin.

314 Zeren oraino San Krisostomok berak dioen