Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/493

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: higuintzerik. ''Augent, enim, spirituales delitiae desiderium in mente, dum satiant; quia, quanto magis earum sapor percipitur, eo amplius cognoscitur quod avidius ametur'...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:32, 29 ekaina 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<491>

higuintzerik. Augent, enim, spirituales delitiae desiderium in mente, dum satiant; quia, quanto magis earum sapor percipitur, eo amplius cognoscitur quod avidius ametur (Gregor. Hom. 36). "Bertze janhariek hiltzen dute aphetitua", dio San Gregoriok. "Baina Jainkoaren zerbitzatzeko janhari hunek berretzenago eta piztenago du. Zeren barrenago hobeago eta gozoago edireiten baita".

Munduko plazentziek, diren handienek ere, denborarekin unhatzen dute, bere batez aitzinago higuintza emaiten dute. Baina Jainkoarenak, gero eta gero aphetitua pitzten eta berretzen dute. Eta handik harat, hala berretuz gero, usatuz gero, atsegin da eta plazent Jainkoaren bidean eta zerbitzuan ibiltzea, haren manamenduen konplitzea eta prestuki bizitzea.


§ 3


318 Are gehiago, atsegin da eta plazent Jainkoaganako bidea, haren manamenduen konplitzea, konplitze hartarik heldu den probetxuari eta irabaziari behatzen dioenarentzat, hartan gogoa eta begiak ibentzen dituenarentzat. Zeren San Krisostomok dioen bezala: Nulla res est tam difficilis, quae non fiat facilis spe futurae vitae (Chrys. in Psalm. 5). Ezta hain gauza gaitzik, ethorkizuneko bizitzearen esperantzarekin erraxten eztenik. Hala erraiten du